XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Momentu bat, momentu bat! -esaten zuen.

Ezta jaramonik ere. Umeak kotxetik jeitsiak ziren eta zalditeriaren inguruan zebiltzan, hauek beldurtuta zeudelarik.

Mutiko bat, zortzi-bederatzi urteko pekatsu bat, Ebelioren zaldi gainera igo eta takoiekin kolpeka hasi zitzaion.

Xamalkoa ikaratu egin zen eta ordurarte inork lortu ez zuen zerbait egin zuen: astrapalan joan zen zoratuta balego bezala.

Ebeliok, haren zurdara lotuta eta gorputza beldurrez beterik, ikaragarrizko oihuak egiten zituen, eta bitartean, umea lepoan zankalaran gozatzen.

Beste ume batek gardu ximel baten lorea hartu eta Esanzaken mandoari buztan azpian sartu zion.